viernes, 15 de marzo de 2019

Espainiako Irristaketa Koparen 2. edizioa hastera doa


Badirudi atzo izan zela, Gandian, Espainiako Irristaketa Kopako l.go edizioko banakako eta taldekako arrakastak ospatzen genbiltzala, baina konturatzerako edizio berri baten atarian gaude, iazko arrakastak errepikatzeko esperantzarekin.


10 neskek osatauko dute emakumeen maila eta beste 10 mutilek gizonen mailan. Iazko taldeekiko bajaren bat eta alta berriren bat ere izan dugu, baina 2018ko ilusio berarekin ekingo diogu txapelketari, handiagoarekin ez bada.




Talavera de la Reinako maratoia (2019.03.17) izango da aurten txapelketak dituen 10 etapetatik lehenengoa. Martxotik Azarora  hurrengo hirietan ibiliko gara: Marbella, Madril, Bartzelona, Huesca, Albacete, Ciudad Real, Gijon, Gandia, Sevilla , ...






Kopako edizio honetan Espainia estatuko 14 taldek hartuko dute parte, maila handiko patinatzailez osatuak danak. Lan eskerga egin beharko dugu!



Almassora C.P (Valentziako Erkidegoa)

Ciudad del Turia (Valentziako Erkidegoa)
CP Castalia (Valentziako Erkidegoa)
Patinar por Gandia (Valentziako Erkidegoa)
Rollers Almassora (Valentziako Erkidegoa)
CDEF Roller Madrid (Madril)
In Gravity (Madril)
Inline Madrid (Madril)
CP BCN (Katalunia)
Elite Sport (Nafarroa)
Itsasmendi (Euskadi)
Pro Roller Team (Andaluzia)
Roller Burgos (Gaztela eta Leon)
Rollerblade España (Aragoi)


Zorte on IKEpo!!



No hay comentarios :

Publicar un comentario

Prueba